Azkenburukoak
Hasteko, bol batera bota arrautza bat, azukrea, irina, 30 gramo gurin eta baso erdi bat esne. Irabiatu eta utzi pausatzen, ordu erdi batean. Ondoren, irabiatu berriro. Krepe-ontzi batean egin, gurin pixka batekin. Nahi dugun forma eman ahal diogu produktuari.
Bitartean, gurin pixka batean, frijitu sagarrak eta udareak, eta azukrearekin, mahaspasak. Ia eginda daudenean, moskatela bota, eta beste minutu batean egosten utzi.
Bestetik, laranja-zukua sutan jarri behar da, azukrearekin, eta urritzen utzi.
Beste alde batetik, mugurdiak azukrearekin sutan jarri, egosi eta irabiatu.
Azkenik, taloak bete, eta apaindu mugurdi- eta laranja-saltsarekin. aukera dago txokolate-hariak ere gainetik botatzeko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa