Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Pikuen biskuita, txokolate beltz eta beroarekin eta laranja lurrinarekin
Pikuen biskuita, txokolate beltz eta beroarekin eta laranja lurrinarekin
Osagaiak
  • Pikuak urazukretan
  • Rona
  • Ense-gaina
  • Arrautza-zuringoak
  • Azukrea
  • Laranja-zukua
  • Txokolate beltza
Prestaketa

Hasteko, bol batean, jarri pikuak ronez estalita. Bitartean, zuringoak harrotu elur-puntua lortu arte,  azukre pixka batekin, bai eta esne-gaina ere, azukre pixka batekin. Bestetik, esne-gaina eta arrautza-zuringoak nahasi, espatula batekin. Gero, pikuak txiki-txiki egin behar dira, eta aurreko nahasketarekin nahasi, poliki-poliki. Erabilitako moldeetan, karamelua egin, eta bertan jarri behar da biskuita. Jarraian, hozkailuan eduki, bizpahiru orduan. Bitartean, laranja-zukua berotzen jarri, eta txokolate beltza bertan urtu behar da.

Azkenik, txokolate beltza oinarrian jarri, eta gainean biskuita jarri behar da. Bukatzeko, arbendol txigortuarekin apaindu egindakoa.