Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Jogurt ekologikoaren moussea, mango purearekin
Jogurt ekologikoaren moussea, mango purearekin
Osagaiak
  • Jogurt ekologikoa
  • Limoi-zukua
  • Limoi-azal pixka bat
  • Esne kondentsatua edo trinkoa
  • Esne-gaina
  • Gelatina-orriak
  • Mango bat
  • Azukrea
Prestaketa

Hasteko, gelatina-orriak ur hotzetan biguntzen jarri behar dira. Gero, Jogurta ontzi batean jarri behar da, (pixka bat gorde, berotzeko eta gelatina bertan urtzeko). Gero, Limoi-zukua, limoiaren azal birrindua eta esne kondentsatua bota behar zaio, eta esne-gainarekin irabiatu. Bien bitartean, jogurta pitin bat berotu, eta gelatina-orriak bertan urtu. Hau azkenean botako dugu ontzira, irabiatzeko akabailan. Jarraian, ontzi berezi edo polit batean jarri. Hozten utzi. Bitartean, mango-purea prestatu. Bestetik, puskatu mango bat, eta azukrearekin egosi uretan. Nahiez gero, ardo zuri pixka bat bota geniezaioke. Egindakoa irabiatu eta hozten utzi behar da. Azkenik, zerbitzatu kremarekin batera.