Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Gaztanbera
Gaztanbera
Osagaiak
  • Ardi-esne gordina, litro bat
  • Gatzagia
Prestaketa

Hasteko, gaztaina-zurarekin sua prestatu, eta bertan 3 harri gorritu  behar dira (aizkora zaharrak, mailua edo burdin harriak). Urkiz egindako kaiku batean, harriak paratu, eta pixkanaka-pixkanaka, esne gordina bota behar da, irakin dezan.  Behin irakin eta gero, iragazi, eta hozten utzi, gaina egin arte. Gerio, gaina gorde behar da, esnea 36 graduan berotu, ontzian paratu (kaikuan, bol batean, ontzi berezi batean) eta gatzagia bota behar zaio (ontzia nolakoa, tanta batzuk edo tapoi erdia). Azkenik, jogurtaren  testura hartzeko, apaindu behar da gainarekin.