Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Miniaturak

Sagar tarta
Sagar tarta
Osagaiak
  • Irina
  • Gurina
  • Arrautzak
  • Sagarra (fin-fin moztuta)
  • Azukrea (zuri eta beltza)
  • Gatza
  • Esnea
  • Kanela
  • Arrautza-gorringoak
  • Maizena
  • Ricard
  • Egilea: Joseba Bergara
  • Jatetxea: Chalcha jatetxea, Eibar
Prestaketa

Hasteko, esnea kanelarekin irakin behar da. Gero, maizenarekin, azukrearekin, arrautzarekin eta gorringoarekin nahastu eta berriro ere irakiten jarri behar da. Irakiten utziko dugu dena loditu arte. Ondoren, gurina gehitu eta ondo nahastu behar da. Orea egiten bukatzeko, Ricard-a gehitu behar da eta osagai guztiak ondo nahastu. Azkenik, hozten utzi behar da.

Bestetik, sagar tarta egiteko ore hautsia moldean jarri behar da eta kremaz bete. Gero, fin-fin zatitutako sagarra kremaren gainean ipini behar da. Azkenik azukre beltza bota sagar gainean eta labera eraman behar da platera bertan handitzeko.