Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Euskal pastela
Euskal pastela
Osagaiak
  • Irina
  • Gurina
  • Gatza
  • Azukrea (Zuria eta Beltza)
  • Arrautzak
  • Esnea
  • Kanela
  • Arrautza-gorringoak
  • Maizena
  • Ricard
  • Fruitu gorriak
  • Limoi-zukua
  • Egilea: Joseba Bergara
  • Jatetxea: Chalcha jatetxea, Eibar
Prestaketa

Errezetaren oinarria egiteko (Irina, Gurina, Gatza, azukre zuri eta beltza eta arrautzak) kitchen batean sartu eta nahastu behar dira eta gero 24 ordutan zehar hozkailuan utzi eta orea luzatu.

Bestetik, krema egiteko oinarriak hauek dira: Arrautzak, esnea, kanela, arrautza-gorringoak, maizena, gurina, Ricard eta azukrea. Krema egiteko esnea kanelarekin irakin behar da eta gero maizenarekin, azukrearekin, arrautzarekin eta gorringoarekin nahastu. Jarraian, berriro ere irakiten jarri behar dira osagai denak loditu arte. Ondoren, gurina gehitu eta ondo nahastu behar da. Bukatzeko, Ricard-a gehitu eta ondo nahastu behar da. Gero, dena hotzen utzi.

Fruitu gorrien marmelada egiteko fruitu gorriak, azukrea eta limoi-zukua nahastu, irakin eta birrindu egin behar da, marmeladak izaten duen testura duela ikusi arte.

Azkenik, pastela egiten bere osotasunean egiten hasteko, orea luzatu eta moldean ipini behar da. Gainetik, krema eta fruitu gorrien marmelada jarri behar da. Orea luzatu eta moldea estali gero tea arrautzarekin distira eman behar zaio. Azkenik, labean sartu.