Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Txokolate zuri krematsua hur-gozokiarekin
Txokolate zuri krematsua hur-gozokiarekin
Osagaiak
  • Txokolate zuria
  • Esnegaina
  • Hur-orea
  • Esnea
  • Arrautza
  • Azukrea
  • Hurrak
  • Egilea: Urki Balerdi
  • Jatetxea: Zeraingo ostatua, Zerain
Prestaketa

Hasteko, esnegain apur bat berotuko dugu eta txokolatea bertan urtzeko erabiliko dugu. Eta segidan, gainerako esnegaina harrotu, eta txokolatearekin batuko dugu.

Bestetik, arrautza eta azukrea nahastu, eta esnea gehituta, sutan jarri behar dugu. Pixka bat loditutakoan, sutatik kendu eta hur-orea gehitu behar zaio.

Ondoren, hozten utziko dugu eta txokolate kremaren gainetik jarri dugu.

Azkenik, hurrak xehatu behar ditugu, almibar pixka bat egin behar dugu eta hurrak bertan nahastu. Ondoren, sutan jarri karamelizatu arte, eta kremaren gainetik jarri.