Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Txokolatezko garnatxea
Txokolatezko garnatxea
Osagaiak
  • Esnegain likidoa (1 l.)
  • Egosteko txokolatea (100 gr.)
  • Azukrea (50 gr.)
  • Banilla likidoa
  • Kafe espress hotza
  • Hur xehatuak
Prestaketa

Hiru pausotan egin behar da errezeta hau: lehendabizi txokolate moussea, gero hurrak eta azkena kafe moussea.

Txokolate moussea

Mousse hau egiteko litro erdi esnegain berotuko dugu eta ondoren egosteko txokolatea gehituko diogu. Ez diogu irakiten utziko eta hainbat buelta emango dizkiogu txokolatea erabat urtu arte.

Hurrak

Hurrak zuritu, zatitu eta salteatu egingo ditugu.

Kafe moussea

Litro erdi esnegain eta azukrea nahastu eta harrotu egingo ditugu. Eta ondoren, kafea nahastuko diogu.

 

Azkenik, aurkezteko hiru kapa egingo ditugu: azpian txokolate moussea, erdian hur batzuk eta gainean kafe moussea.