Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Amona Ramonaren bilkariak
Amona Ramonaren bilkariak
Osagaiak
  • Bilkariak:
  • Ardo txuria - edalontzikada bat
  • Desengidako gurina - edalontzikada bat
  • Gatz pixka bat
  • Azukre pixka bat
  • Irina
  • Glas azukrea
  • Krema:
  • Esnea - litro bat
  • Arrautzak - 4
  • Azukrea - 125 g
  • Maizena - 80 g
  • Kanela-zotza
  • Limoi-azala
Prestaketa

Jarri esnea, kanela eta limoi-azalak lapiko batean, eta berotu irakin arte. Bien bitartean, nahastu arrautzak, azukrea eta maizena bol batean. Esnea berotzen denean, bota bolera, iragazkitik pasatuz. Nahasi dena bolean, eta bota guztia berriz ere lapikora. Jarri sutan, irakin arte, eta utzi hozten.

Bilkariak egiteko. Bol batera bota ardoa, azukre pixka bat, gatz pixka bat eta desegindako gurina. Nahasi ondo eskuekin. Bota irina apurka-apurka, eta nahasi dena orea homogeneo geratu arte. Utzi hozten minutu batzuetan. Luzatu orea arrabola erabiliz, eta forratu bilkarien moldeak orearekin. Berotu olioa eta frijitu bilkariak. Epeltzen direnean, bota gainetik glas azukrea eta bete kremaz.