Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Anana eta banilla kakao saltsan
Anana eta banilla kakao saltsan
Osagaiak
  • Ura - 145 ml
  • Azukrea - 100 g
  • Esnegaina - 90 g
  • Kakaoa - 80 g
  • Anana
  • Banilla zotz bat
  • Soja lezitina - 30 g
  • Jarabea egiteko:
  • ura - 300 ml
  • Azukrea - 300 g
Prestaketa

Ontzi batean ura, azukrea eta esnegaina jarri eta irakingo ditugu. Sutatik kendu, kakaoa gehitu eta iragazi.

Beste ontzi batean 300 ml ur eta 300 g azukrerekin jarabea edo ziropa egingo dugu. Anana zuritu eta azalak jarabeari gehituko dizkiogu. 15 minutuz egosten utzi eta ondoren jarabea iragaziko dugu. Anana zatitu eta hutsean ontziratuko dugu, banilla zotzarekin eta jarabearen erdiarekin batera. Ordu betez maria bainuan egosi, 80 gradutan.  Jarabearen beste erdia soja lezitinarekin emultsionatuko dugu.