Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Moka kanutiloak
Moka kanutiloak
Osagaiak
  • Masa egiteko:
  • Azukrea - 330 g
  • Irina - 330 g
  • Laranja zukua - 180 g
  • Gurina - 130 g
  • Arto malutak - eskukada bat
  • Moka egiteko:
  • Esnegaina - 200 ml
  • Kafea
  • Azukrea
Prestaketa

Lehenik eta behin masa egingo dugu. Horretarako, gurina urtuko dugu. Ondoren azukrea, irina, laranja zukua eta gurin urtua nahastu.

Triangulu itxuran zabaldu, laberako erabiltzen dugun paper gainean. Arto malutak gainetik zabaldu eta aurretik 180 gradutan berotutako labean sartu kolorea hartzen duen arte (gutxi gora behera7 minutu)

Labetik atera eta zilindro itxurako moldeetan forma eman eta hozten utzi.

Moka egiteko, alde batetik kafe eta azukrearekin (2 neurri kafeko, neurri bat azukre) karamelua egingo dugu eta hozten utziko dugu (karamelu horretatik pixka bat gorde bukaeran apaintzeko). Esnegaina irabiatu eta aurretik egin dugun kafe gozoarekin (moka) nahastu.

Krema hori lortu dugularik, kanutiloak bete eta aurretik gorde dugun kafe karameluaz apaindu.