Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Barazki eta fruta zopa, mandarinazko sorbetearekin eta zitrikoen saltsarekin
Barazki eta fruta zopa, mandarinazko sorbetearekin eta zitrikoen saltsarekin
Osagaiak
  • Mandarinazko sorbetea
  • Apioa
  • Tipula
  • Anana
  • Sagarra
  • Mugurdiak
  • Limoiak - 2
  • Laranjak - 2
  • Piper berdeak
  • Azukrea
  • Esnegaina - 1 txorrotada
Prestaketa

Azukre eta ur pixka bat botako ditugu zartagin batera, karamelua egiteko. Kolore gorria hartzen duenean, limoi- eta laranja-zukua gehituko dizkiogu. Guztia nahasi, eta esne-gain likidoa botako dugu. Hozten utziko dugu.

Plater sakon batean, fruituak eta barazkiak jarriko ditugu pila txikitan, aurrez behar bezala xehatuta. Erdi-erdian, mandarinazko sorbetea jarriko dugu. Eta azkenik, zitrikoen saltsa botako diogu.