Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Anana errea
Anana errea
Osagaiak
  • Anana bat
  • Azukrea 4 koilarakada
  • Gurina 4 kafe-koilarakada
  • Esnegaina - 100 cl
Prestaketa

Trontza bakoitzari azala kendu eta erdian duen zati gogorra ahizto baten laguntzaz txukun txukun kendu.

Zaratagin bat sutan berotzen jarri, bertara kafe-koilarakada bat gurin gehitu eta gurina urtzen hastean anana zatiak zartaginera gehitu, kafe-koilarakada bat azukrearekin batera.

Gurina eta azukrea erretzean anana karamelizatzea lortuko dugu, orduan ananari buelta eman eta beste aldetik ere minutu exkax batez gorritu. Gauza bera egin gainontzeko 3 zatiekin, aldiko gurina eta azukrea gehituz. Anana guztiak gorrituta ditugunean gorde.

Erabili dugun zartagin berera esnegaina bota eta su bizian pare bat minutuz irakiten eduki. Honekin karamelo saltsa lortuko dugu.