Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

'Barbadun' hostopila kremaz eta banilla izozkiz beteta, txokolate beroarekin
'Barbadun' hostopila kremaz eta banilla izozkiz beteta, txokolate beroarekin
Osagaiak
  • Hostopila
  • Esnea
  • Irina
  • Azukrea
  • Arrautzak
  • Kanela-zotza
  • Limoia
  • Gurina
  • Txokolatezko estalkia
Prestaketa

Pastel-krema egiteko, lehenik eta behin, esnea irakiten jarri behar da, kanelarekin eta limoi-azalarekin.

Bitartean, katilu batean, arrautzak azukrearekin eta irinarekin nahastuko ditugu, eta gero nahastea esneari erantsiko diogu. Su gozoan egosiko dugu, 20 minutuz, eta, gero, hoztu arte itxarongo dugu.

Hostopila 8 x 8 cm-ko zatitan ebaki, eta arrautzaz pintatu.

Zatioi almendra txikitua eta azukrea botako diegu gainetik, eta labean sartuko ditugu, 15 minutuz, 200 ºC-an.

Hostopila egiten den bitartean, kazola batean, esnegaina berotzen jarri, eta txokolatezko estalkia gehituko ditugu.

Platera muntatzeko, hostopil-zatia erditik ireki, eta krema-geruza bat ipiniko diogu. Horren gainean, izozki-bola bat. Hostopilari txapela jarri, eta txokolate beroz estaliko dugu.