Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Amamaren pastela Baileys kremarekin
Amamaren pastela Baileys kremarekin
Osagaiak
  • Brownie bat
  • Esnegaina - 500 ml
  • Azukrea - 500 g
  • Baileys, botila laurdena
  • Deskafeinatua
  • Esne kondentsatua - 100 g
  • Esnea - 250 ml
  • Arto irina
  • Txokolate estaldura
Prestaketa

Baileys krema egiteko, eltze batean esnea, esnegaina (250 ml), deskafeinatua eta Baileysa irakingo ditugu eta azukrea gaineratuko dugu. Irakiten duenean, arto irinarekin gure gustura loditu eta hozten utziko dugu.

Brownie-a laukitan zatitu eta esnegain harrotuarekin beteko dugu. Hiru geruza egin eta txokolatetan bainatuko dugu.

Aurkezteko, postrerako plater sakon batean pasteltxoa jarriko dugu, alboan gehien gustatzen zaigun izozki bolatxo bat eta sasoiko frutekin apainduko dugu.

Azkenik, zerbitzariak, mahaian bertan, pitxertxo batekin txorrotadatxo bat Baileys krema gaineratuko du.