Touré detektibearen ikerketak eta bizipenak oinarri dituen telesaila | Touré detektibea

Touré detektibea

'Touré Detektibea'
Touré Bilbon bizi den etorkin ginearrra da. Detektibe inprobisatu gisa ateratzen du bizimodua, auzoko bizilagunei eragiten dieten kasuak konponduz. 53:17 min.

telebista

- Joseba Arguiñano Sukalerrian

7:30
JOSEBA-ARGUINANO-SUKALERRIAN

Karmele Larrinaga: ''''Touré Detektibea''ren grabaketa izan da zoragarria, oso-oso dibertigarria''

Karmele Larrinaga aktorea momentu oso onean dago. "Touré Detektibea" Primeran plataforman ikusgai dago jadanik, eta ETB1en estreinatuko da gaur. "Reina Roja" telesail arrakastatsuan ere parte hartu du, eta Paco Leonekin eta Antonio Resinesekin pelikula bana egin du.

telebista

- Biba Zuek!

12:10
BIBA_ZUEK

Jon Arretxe: ''Touré detektibea sortu nuenean ikusten nuen telesail bat; oso pertsonaia zinematografikoa da''

"Touré detektibea" telesailaz aritu zaizkigu Jon Arretxe idazlea eta Jon Olivares aktorea "Biba Zuek!" saioan. Idazleak dioenez, pertsonaia sortu zuenetik ikusten zuen telesail bat sortu litzatekeela hura protagonista izanda. Primeran plataforman ikusgai daude dagoeneko lehen atalak.

Touré detektibea

EITB Nahieranen

Jarrai gaitzazu :

Mahamoud Touré Bilbon bizi den etorkin ginearrra da. Detektibe inprobisatu gisa ateratzen du bizimodua, auzoko bizilagunei eragiten dieten kasuak konponduz. Bere trebetasunak, intuizioak eta umore-sen bereziak Ertzaintzaren konfiantza bereganatzera eramaten dute. Baina droga eta giza trafiko sare konplexu batean ere sartuko du, bere bizitza eta bere alabarena arriskuan jarriko dituena.