Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Berrikuntza elikaduran, aste honetan, "Teknopolis" saioan

EITB Media

'Berrikuntza lurretik platerera' atalean, janariaren ekoizpenetik hasi eta gure platerera iristen den arte prozesu guztia errepasatuko dute.

  • Berrikuntza elikaduran.

    Berrikuntza elikaduran.

Aste honetako "Teknopolis" saioan, elikaduraz hitz egingo dute janariaren ekoizpenetik hasi eta gure platerera iristen den arte. Prozesuaren pauso guztietan txertatuta dago berrikuntza. Bilbao Ostalaritza Goi-Eskolan izango dira, diseinatzen dituzten jaki berri eta jasangarriak dastatzen: lekekin egindako kakao krema, txitxarro snack-ak, salda egiteko barazki-kapsulak... Tknikarekin elkarlanean ari dira, izan ere, zentro honetan Lanbide Heziketako irakasleak puntako teknologiarekin trebatzen dira elikaduraren industrian lan egingo duten ikasleei formakuntzarik onena eskaintzeko.

Berrikuntza elikagaien ekoizpenera ere iristen ari da, eta horrek gazteak lehen sektorera erakarriko dituela uste dute Neikerreko adituek. Sateliteen bidez uztaren jarraipena egin edo ukuilueko instalazioen automatizazioa, besteak beste. Teknologia berriek lana errazten dute eta lehiakorrak izatea dute helburu. Orain erronka da teknologia horiek hazienda guztien esku jartzea.

"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, 12:15ean, ETB2n.