Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Munduari bira emango dio denboraldiko azken "Teknopolis" saioak

EITB Media

Duela 500 urte Elkanok burutu zuen mundu-bira posible egin zuten aurrerapen teknologikoez arituko da Iñaki Leturia hainbat aditurekin.

  • Iñaki Leturia "Teknopolis" saioaren aurkezlea. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

    Iñaki Leturia "Teknopolis" saioaren aurkezlea. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

Aste honetako denboraldiko azken bidaia izango du "Teknopolis" saioak eta duela 500 urte Elkanok burutu zuen mundu-biran murgilduko da. Munduaren ezagutza zabaldu zuen bidaia hura posible egin zuten aurrerapen teknologikoak aztertuko ditu saioak garai hartako testuinguruan: nabigazio-teknikak, kartografia edo ontzigintza, besteak beste. Horretarako hainbat aditurekin aritu dira, horien artean, Xabier Agote Albaolako presidentea, Xabier Armendariz itsas historialaria, Janire Castrillo UPV/EHUko historialaria, Itsaso Ibañez UPV/EHUko nautika irakaslea eta Tecnaliako Iñaki San Sebastian.

Denboraldi osoan "Teknopolis"ek arreta berezia eskaini dio koronabirusaren pandemiari, eta, udari begira, aurrerantzean zer espero dezakegun argitzeko unea iritsi da. Koronabirusaren gakoak atalaren edizio berezi bat izango da aste honetakoa: Iñaki Leturiak Ana Galarraga dibulgatzailea elkarrizketatuko du eta une honetako egoeraz eta aurrean ditugun erronkez galdetuko dio.

"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira.