Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Makinak, adimentsu eta euskaldun, aste honetan, "Teknopolis" saioan

EITB Media

Euskarazko lehen bozgorailu adimenduna garatzen dihardute Elhuyarrek eta Skura eta Talaios kooperatibek.

  • Makinak, adimentsu eta euskaldun

    Makinak, adimentsu eta euskaldun. Argazkia: Elhuyar

Aste honetako "Teknopolis" programan bizitza erosoagoa egiten diguten makina adimendunak izango dituzte hizpide. Eta, horretarako, makina horiek euskaraz ere jakin beharko dute. Bozgorailu adimendunak, esate baterako, ohiko bihurtzen ari dira, baina, oraingoz, gaztelaniaz, frantsesez... edo ingelesez hitz egin behar diegu, eta hala erantzuten digute. Bozgorailu adimendunen olatua gurera ere badatorrela ikusita, Elhuyarrek eta Skura eta Talaios kooperatibek euskarazko lehen bozgorailu adimenduna garatzen dihardute. Bertako izaera izango du, euskalduna eta genero-ikuspegitik neutroa izango da.

Teknologia adimenduna etxebizitzak erosoago egiteko ez ezik, behar bereziak dituzten pertsonei egokitzeko ere balio du, esate baterako, adineko jendeari. Horien beharrak kontuan izanda eraiki dute Tiny House, edo etxe txiki mugikor eta adimentsua. Lanbide Heziketako hainbat arlotako adituek parte hartu dute, eta emaitza ikustekoa da.  

Asteroko Korobabirusaren gakoak atalean, Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzaileak COVAX aliantzaren berri emango du.

"Teknopolis" larunbatetan izaten da ikusgai, 13:30ean, ETB1en; eta igandetan, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal dira.