Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Ikertzaile gazteak protagonista nagusi, asteburuan, "Teknopolis" saioan

EITB Media

Iñaki Saenz biologoa eta Ana Galarraga dibultzailea ere izango dituzte saioan.

  • "Teknopolis" saioan ikertzaile gazteak hizpide

    "Teknopolis" saioan ikertzaile gazteak hizpide. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Ikertzaile asko joan-etorrian ibiltzen dira, esperientziak metatuz, unibertsitatez unibertsitate. Aste honetako "Teknopolis" programan, horietako batzuk ezagutuko dituzte. Gazteak dira, eta kanpoan denboraldi bat egin eta gero Nafarroako Unibertsitate Publikora itzuli dira. Etorkizun handia dute, gainera; izan ere, ez dituzte edonolako ikergaiak: muturreko materialak, errealitate birtualean ukimena txertatzea, hosto artifizialak... Haien ahotik jasoko dute ikerketa horien berri. 

Bestalde, Iñaki Sanz Azkue biologoa Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea da. Urte askotan Bigarren Hezkuntzan irakasle aritu ondoren, ingurumen aholkulari gisa egiten du lan. Agenda 2030eko helburuak betetzeko, hezkuntza eta ingurumen-kontzientziazioa ezinbestekoak direla deritzo. Gaindituko ote du Atariko Proba? 

Asteroko Koronabirusaren gakoak atalean, berriz, koronabirusaren aurkako neurriak modu bisualean aurkezten dituen eredua erakutsiko du Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzaileak: suitzar gaztaren eredua. Zer zerikusi ote dute gaztak eta koronabirusak? 

"Teknopolis" saioa larunbatean izango da ikusgai, 13:30ean, ETB1en, eta igandean, 13:30ean, ETB2n. Bi emankizunak eitb.eus bidez jarraitzeko aukera ere izango da.