Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Konfinamendua esperimentu, aste honetako "Teknopolis"en

EiTB

Itxialdiaren eta bizi dugu krisi sanitarioaren ondorioez arituko dira aste honetako saioan.

  • "Teknopolis" saioan parte hartuko dute adituak.

    "Teknopolis" saioan parte hartuko dute adituak. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Itxialditik ateratzen ari gara pixkanaka, eta aste honetako "Teknopolis" programan konfinamenduak psikologikoki nola eragin digun jakin nahi dute. Nahia Idoiaga Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailearen taldeak alerta egoeraren aurretik hasi zuen ikerketa bat ikasleekin. Egoera luzatu ahala, ikerketa zabaltzen joan dira adin-tarte guztietako jendea sartuz. Nola bizi dugu konfinamendua? Dagoeneko badituzte erantzun batzuk.  

Erantzun bila jo dute arlo desberdinetako espezialistengana ere etorkizuna irudikatu nahian. Nola aldatu du mundua pandemia honek? Zer ikasi dugu? Etorkizunera begira jarri dira.

Nekez itzuliko garelako lehengora, aste honetako "Teknopolis" konfinamenduaz, krisialdiaz eta horien ondorioez arituko da.

"Teknopolis" saioa, gaur ikusgai, 13:30ean, ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahalko dira.