Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Bakterio erresistenteen aurkako borroka, aste honetan, "Teknopolis"en

EiTB

Bakterio erresistente hauek nola sortzen diren eta haien aurrean zer egin dezakegun aztertuko du aste honetako saioak.

  • Bakterio erresistenteekin egindako laborategi proba bat.

    Bakterio erresistenteekin egindako laborategi proba bat. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Borroka gogorra dugu aurretik: antibiotikoei erresistentzia dieten bakterioak ugaritzen ari dira, eta bakterio erresistenteei aurre egiteko borrokak fronte asko ditu. Aste honetako "Teknopolis" programan arazo global honi mugak jartzen saiatuko dira informazioaren bitartez. Etsaia gertutik ezagutzea komeni da eta ikerketa aitzindariak egin dituzte elkarrekin Euskal Herriko Unibertsitateak, BC3 zentroak eta Neiker-Tecnaliak, ikuspegi ezberdinak uztartuz: ingurumena, klima-aldaketa, nekazaritza eta abeltzaintza. Bakterio erresistenteekin aurrez aurreko borroka ezagutzeko Basurtuko ospitalean ere izango da aste honetako saioa.

Nola sortzen diren eta zergatik zabaltzen diren erresistentziak, adituek zer konponbide planteatzen dituzten eta gutako bakoitzak, gure txikitasunetik, zer egin dezakegun azalduko du saioak.

"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango dira.