Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Landareak krisian, aste honetan, 'Teknopolis'en
EiTB
Krisi klimatikoak landareetan duen eragina aztertuko dute saioan.
-
Landarea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Landarez eta lorez apainduta dator aste honetako 'Teknopolis' saioa. Krisi klimatikoaren eragina ikertzeko egokiak dira goi-mendietako landareak, eta, hori dela eta, Pirinioetara joango dira. Bertan, mendiko floraren jarraipena egiten ari dira klima-aldaketari nola egokitzen zaion ikusteko.
Pamela Diggle botanikaria klima aldaketak landareei nola eragiten dien ikertzen ari da. Alaskan egiten du lan, baina 'Teknopolis'ek Iturraranen egin du hitzordua berarekin. Lorategi botanikoan osteratxo bat emanez harrapatuko ditu saioak, aurrerantzean landareek bizirauteko erabiliko dituzten estrategien gainean galdetzeko.
Halaber, ikerketaz eta dibertsitateaz arituko dira Aitzol Garcia Etxarri Donostia International Physics Center (DIPC) zentroko fisikariari egingo dioten Atariko Proban.
'Teknopolis' ETB1en izango da ikusgai larunbatean, 13:30ean, eta ETB2n, igandean, ordu berean. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahalko dira.