Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Zuhaitzen itzalen artean, aste honetako 'Teknopolis'en
EiTB
Basoen kudeaketaz, pinuen gaitzaz eta eukaliptoa pinuaren ordez landatzearen ondorioez arituko dira, besteak beste.
-
Pinuak gaixorik
Basoen kudeaketa zeresana ematen ari da azken hilabete hauetan, pinuen gaitza dela eta. Eukaliptoa pinuaren ordezko izan daitekeela aipatu da, baina landaketa mota horrek inguru guztiari eragiten dio. Aste honetako 'Teknopolis' programan Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileen ondorio argiak ikusiko ditugu: eukalipto-basoek nabarmen hondatzen dituzte errekak.
Bestetik, mahastien gaitzak izango dituzte hizpide. XIX. mendean mahastiei eraso zien gaitz bat saihesteko txertoak egiten hasi ziren mahatsondoetan. Orain, Nafarroako Unibertsitate Publikoan txerto horiek hobetzeko ahaleginetan dabiltza, landareek ahalik eta gehien iraun dezaten osasuntsu.
'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu daitezke.