Teknopolis
ETB1 eta ETB2
Asmakuntzak eta patenteak, gaur, 'Teknopolis' saioan
EITB
Oinetakoen munduko berrikuntzak ezagutu eta Europako asmatzaileen sarien asmakizun irabazleak ezagutuko dituzte.
-
Teknopolis
Aste honetako 'Teknopolis'en aurrerapenak eta asmakizunak izango dituzte hizpide, eta, bereziki, oinetakoen munduan izaten ari diren berrikuntzak ezagutuko dituzte. Arnedon dagoen Errioxako Oinetakoaren Zentro Teknologikoan hainbat berrikuntzaren berri izango dute: tenperaturarekin kolorea aldatzen duten tindagaiak, forma-memoria duten materialak edo bioteknologiaz garatutako larrua, besteak beste.
Bestalde, Europako patenteen bulegoak Europako asmatzaileen sariak banatzen ditu. 2018an, sariek emakume aurpegia izan zuten, saritutako sei kategorietatik lautan emakume bat saritu baitzuten. Asmakuntza horietako batzuk ezagutuko dituzte aste honetako saioan.
'Teknopolis' larunbatean izango da ikusgai ETB1en, 13:30ean, eta igandean, ETB2n, ordu berean. Streaming bidez ere jarraitu ahalko da emanaldia, eitb.eus-en.