Sorgintxulo
SORGINTXULO
Lagunen bati sorpresa eman nahi? Bidali bere argazkia 'Sorgintxulo'ra!
Galtzagorriok! Bidali sorpresa eman nahi diozun lagunaren argazkia; gainera, zuretzat negua zer den jakin nahi dugu eta euskal hitzen altxor-kutxa osatzeko zuen proposamenak ere jaso nahi ditugu.
Galtzagorriok! Euskal Herriko haur eta gazteok! 'Sorgintxulo', ETB1eko zuen goizeko iratzargailua, proposamen batzuekin dator zuengana:
Sorpresa emateko argazkia
Bere urtebetetze eguna delako, maite duzuela esateko, dena delakorako...etxekoren bati edo lagunen bati sorpresatxo bat eman nahi? Bidali bere argazkia eta esan zer ospatzen duen eta zein egunetan. Guk zuen izenean zorionduko dugu! Anima zaitezte, hemen gaituzue eta!
Zer da negua?
Zuek zein urtaro duzue gustuko? Udaberria, uda, udazkena, negua? Neguan gaudela aprobetxatuta, zuentzat urtaro hau zer den erakusten duen argazkia, marrazkia, bertsoa, poema… nahi duzuena bidaltzea proposatzen dizuegu. Hilabete osoan zehar argazki horiek guztiak pilatuko ditugu.
Euskal hitzen 'altxor-kutxa'
Euskal Herriko euskal hitzen 'altxor-kutxa' bete nahi dugu, eta horretarako zuen laguntza behar dugu. Hau betetzen lagunduko diguzue? Asko erabiltzen ez diren hitzak, leku jakinetan bakarrik erabiltzen direnak, azkenaldian entzun duzun hitz berrirenbat ezagutzen ez zenutena…hitz berri hauek altxorra bezala gure kaxa miresgarrian gordeko ditugu gal ez daitezen. Altxor kutxa onena erabiltzea da. Erabili euskara! Zuek ere bidali zuen proposamena: Zuen etxean, auzoan, herrian…erabiltzen dituzen hitzak; bereziak, gustuko dituzunak…
Bidali itzazue zuen proposamenak ondorengo helbidera: sorgintxulo@eitb.eus-era.
Egunak umore onez hasi nahi badituzu, ez galdu 'Sorgintxulo', astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 09:00etara, ETB1en!
TB1en!