telebista
Lortuko al dute inoiz zakua Iñigok eta Aitorrek ''Mihiluze''n?
Iñigo eta Aitor madarikatuta ote daude? Zenbat aldiz iritsi dira finalera? Zakua eramateko gertu izan arren, azkenean esku hutsik geratu dira. Lortuko al dute inoiz?
telebista
Lekeitio bisitatuko du ''SOS Kantak Arriskuan'' saioak, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Iker Lauroba, Klara Mendizabal eta Maria Amolategi Lekeitiora joango dira, bertako herritarren laguntzarekin abesti bat berreskuratzera. Ez galdu, gaur, 22:20an, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Joseba Arguiñano Sukalerrian
Linbo
Aitziber Gradosek gidatuta, umorez betetako elkarrizketak, kolaboratzaileen sekzio askotarikoak eta ondo pasatzeko prest dagoen publikoa uztartuko ditu saioak.
Erlazionatutako edukiak:
Piztu Telebista
Biba Zuek!
telebista
Tabernetan kontzertu intimoak ematetik agertoki handiak betetzeraino iritsi da Izaro. Bere hitzetan, asko merkantilizatu da musika, eta, ondorioz, badirudi norbere balioa saldutakoaren araberakoa da. Ez dago konforme ikuspuntu horrekin, eta haren ustez, hasiberriei ez die inolako mesederik egiten.
telebista
Areneren eta Galderren arteko musuaren biharamuna, ostiralean, ''Irabazi Arte''ren 7. atalean
Jonek Areneren eta Galderren arteko musua ikusi zuen, eta biekin hitz egingo du gertatutakoaz. Bestalde, Nora Larrarekin haserre ikusiko dugu, Olatzi haren sekretua kontatu dio eta. Ez ezazu galdu "Irabazi Arte"ren 7. atala, ostiralean, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.
telebista
Gesalatz bisitatuko dute Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik, igandean, ''Herri Txiki'' saioan
Nafarroa aldera egingo dute bisita Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik aste honetan. Gesalatz eta bertako herritarrak ezagutuko ditugu beraiekin batera. Ez ezazu galdu "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa, igandean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.
Bertsolaritza erdalguneetan hizpide, larunbateko ''Hitzetik Hortzera'' saioan
Arabako esperientziatik abiatuta Oihane Pereak eta Uxue Diaz de Zeriok egin duten ikerketa ezagutuko dugu. Bestalde, Astigarragako eta Arabako Kuadrilla arteko finaleko bertsoaldiak izango ditugu larunbatean 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Txema Olazabal golflaria izango da protagonista aste honetako ''Helmuga'' saioan
Txema Olazabal hondarribiarra elkarrizketatuko dute "Helmuga" saioan, igande honetan, 11:30etik aurrera. Kirolari gisa egindako ibilbideari begiratuko diote, besteak beste.
telebista
''Erremontari'' zesta-ikuskizunaren bosgarren edizioa laster, ETB1en eta eitb.eus atarian
Buelta da "Erremontari"ren edizio berri bat. Iñaki Gaztelu, Manuel Arrizabalaga 'Matxin', Elena Azpeitia eta Ibon Gaztañazpi izango ditugu bidelagun, zesta-ikuskizun paregabean. Pilotariak prest daude, gogotsu, bosgarren edizioari ekiteko. Laster, ETB1en eta eitb.eus atarian.
telebista
Bilbao Basket eta Paok Salonika arteko partida zuzenean ETB1en eta eitb.eus atarian
Europako Kopako finalaren joaneko partida jokatuko da datorren asteazkenean Bilbao Arenan. Bilbao Basket eta Salonikako Paok taldeak izango dira aurrez aurre, eta partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus atariak, 20:00etatik aurrera.
Ulia eta Mollarri taldeak, aurrez aurre, asteleheneko ''Harri Herri'' saioan
Indarra, perseberantzia, teknika eta trebetasuna dira harri-jasotze garaikidearen ikuskizunaren oinarri nagusiak. Astelehenean, emakumezkoen 2. finalerdia jokatuko da. Ulia eta Mollarri taldeak izango ditugu lehian 22:20tik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa