Pintxo Pote
22:15ean
'Pintxo & Pote' saioa Tolosan izango da gaur gauean
A.H. | EITB
Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta Tolosako pintxo-pote giroan murgilduko dira.
Gaur gaueko 'Pintxo&Pote' saioan, Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta Tolosara joango dira Josema Azpeitiak gomendatuta.
Andoni Frontón jatetxera abiatuko da eta bertan Josu Larrauri eta Roberto Ruiz sukaldariekin babarrunak nola egin ikasiko du. Ondoren, Edurne Pasaban mendizalearekin Izaskun jatetxean izango da. Kike Amonarrizekin ere topatuko da, eta Orbela tabernan pote bat hartuko dute elkarrekin. Han Egoitz eta Aimar Goikoetxea sukaldariekin egongo dira.
Asier, bitartean, Aniceto Lazkanorekin Cantábrico tabernara joango da eta, bertan, apustuak egingo dituzte. Gero, Casa Julian jatetxean izango da eta Matias eta Xabi Gorrotxategi sukaldariekin txuleta kozinatuko du parrillan, pikillo piperrekin. Astelena jatetxea bisitatuko du ondoren, hantxe Peio D´Oiarzaba izango da eta elkarrekin bi pintxo prestatuko dituzte.
Bi lagunak berriz elkartuko dira sagardo-dastatze bat egiteko Tolosaldea jatetxean, Jose Mari Lete Peli eta Mikel Rodriguezekin.
Asier Munduko Mus Txapelketatik pasako da eta Itxaso Riverarekin eta Munduko Mus Txapelketako Txomin Azpiri jokalariarekin izango da. Gero, Txumitxa tabernara joango da eta, bertan, Jose Antonio Gurruzolarekin Ibarrako langostinoak dastatuko ditu.
Andoni, ordea, Illargi tabernara joango da eta hantxe Mireia Cancellerrekin eta Eduardo Mansorekin pintxo bat kozinatu eta ardoaz hitz egingo dute.
Azkenik, aurkezleak pintxo potean Amaia Ruiz de Galarretarekin topatu eta tolosar giroaz gozatuko dute.
'Pintxo & Pote' gaur emitituko da 22:15etik aurrera eitb.eus-en eta ETB1en.
ong>