Itxi

Errezetak

Errezetak

Miniaturak

Usarreko txerrikume errea
Usarreko txerrikume errea
Osagaiak
  • - Txerrikumea, 4 kg
  • - Oliba-olioa
  • - Gatza
Prestaketa

Lehenik, erretilu batean txerrikumea jarri, gatzarekin eta oliba-olioarekin igurtzi eta labean sartu 160º C gradutan, bi ordu eta erdiz gutxi gora-behera.

Garrantzitsua da labearen beheko aldeko erretilu batean ura jartzea, txerrikumea ondo erretzeko behar duen hezetasuna izan dezan.

Lagungarri gisa, patata panaderak, hirugihar milorria eta letxuga entsalada jarri daitezke.