Itxi

Errezetak

Errezetak

Miniaturak

Bieirak itsaski-krema zurrutarekin
Bieirak itsaski-krema zurrutarekin
Osagaiak
  • - Bieirak
  • - Ganbak, 100 g
  • - Zapoa
  • - Txirlak, 100 g
  • - 2 porru
  • - 2 azenario
  • - Tipula bat
  • - Oliba-olioa
  • - Gatza
  • - Berakatza
  • Egilea: Jai taberna, Ermua
Prestaketa

NOLA PRESTATU

Lehendabizi itsaski-krema egingo dugu. Horretarako, hasteko, fumet bat prestatu behar da ganba-azal eta buruekin.

Azenarioa, tipula eta baratxuria oliba-olioarekin sueztitu eta, nahi izanez gero, kaiena apur bat gehitu.

Ondoren, fumeta ipini eta 2 minutuz egosi.

Bitartean, txirlak, zapoa eta ganbak 20 minutuz egin.

Amaitzean, guztia saldarekin nahasi.

Bestetik, bieirak platxan egingo ditugu.

NOLA AURKEZTU

Bieirak platerean jarri eta ondoan itsaski-krema aurkezten da edalontzi txiki batean.

Irabazi arte
Herri Txiki
Artefaktua
Oholtzan
Egun On
Txoriene
JA Sukalerrian
Iparraldearen Orena
Hitzetik Hortzera
Biba Zuek
Eguraldia
Vaya Semanita
SOS Kantak Arriskuan

Bilatu nahieran-en

Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
  • kargatzen