Itxi

Errezetak

Errezetak

Miniaturak

Sahietsa
Sahietsa
Osagaiak
  • - Txerri-saihetsa, 1kg
  • - Patata zanpatuak egiteko: Patata, tipula karamelatua, gatza, oliba-olioa.
  • - Limoi ozpin-olioa egiteko: Oliba-olioa 100 g, ozpina 30 g, limoi-zukua 60 g, 6 berakatz-ale labean eginda, perrexila, gatza
  • - Olio eta soja-nahasia egiteko: oliba-olioa koilarakada bat, soja 3 koilarakada, ogi txigortua
  • Egilea: Giroa, Ermua
Prestaketa

Saihetsa gatzaz eta piperraz ondu eta hutsean ontziratu. Tenperatura baxuan egosi roner batean edo lurrinezko labe batean 12 orduz, 70 º C-tan. Gero, hozten utzi, hezurgabetu eta anoatan banatu.

Labeko erretilu batean anoak jarri, eta soja eta olio nahasketa baliatuz, pintatu. Labean sartu, aurretik 20 minutu 200º C-tan berotu eta gero,  eta 5 minuturo soja eta olio nahasketa baliatu anoak pintatzeko.

Patata egosi eta zanpatu, marmitakoa izango balitz bezala. Egosi eta gero, gatza eta tipula karamelatua gehitu eta guztia zanpatu.

Turmix batean ozpin-olioaren osagai guztiak jarri eta dena nahastu.

Ogi xafla finak txigortu.

NOLA AURKEZTU

Patata-ohea egin, saihetsa gainean jarri, ozpin-olioarekin busti eta ogi txigortuarekin apaindu.