Errezetak
Irina katilu batean jarri, gurina kubo txikitan zatitu (hotza egon dadila), gurina irinarekin nahastu eta nahasketa homogeneoa izan arte landu, lurraren testura lortu arte.
Jarraian, katilu batean ur pixka bat jarri eta txipiroiaren tinta urtu. Emaitza aurreko nahasketara gehitu, lurraren testura eta kolorea lortu arte.
Lurra vertex batean jarri eta labean sartu, aurretik 110º C-tan berotu eta gero, 15 minutuz, (nahasketa 3 minutuko irabiatu, ez trinkotzeko), gorde.
Aparra egiteko, kazola batean sagardo naturala irakiten ipini eta Smith eta Golden sagarrak gehitu zati berdinetan, eta 20 minutuz egosten utzi. Behin egosita, txikitu eta txano batetik pasatu, agarra gehitu, urtu eta sifoira sartu.
Txipiroia egiteko, berriz, otarrainxka-buruak ur gutxirekin egosi, iragazi eta fumeta gorde. Porrua txikitu eta oliba-oliotan sueztitu, fumeta eta otarraixka zatitua gehitu sueztitzea amaitu baino 5 minutu lehenago. Txipiroia bete nahasketa horrekin.
NOLA AURKEZTU
Platerean jartzeko, sifoia erabili sagar aparra jartzeko, lurra inguruan jarri, txipiroia plantxan markatu eta platerrean ipini. Bukatzeko, txokolate pixka bat birrindu gainetik.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa