Errezetak
NOLA EGIN
Lehenengo eta behin, masailak ondo garbitu. Horretarako, laban zapal bat hezur gainean ipini eta goialdeko giharraren haragia moztu. Haragia hezurretik banandu dugunean, telak eta soberako koipea kendu.
Haragia prest dagoenean, barazkiak zuritu, zatitu eta garbitu eta ohiko lapiko batean jarri oliba olio pixka batekin, guztia sueztitzeko. Masailak sartu, gatza eta piperra bota eta, pare bat minutuz, dena sueztitu.
Jarraian, litro erdi ardo beltz gehitu, minutu batzuk utzi lurruntzeko, estali tapa batekin eta su txikian egosten utzi ordu eta erdi inguru.
Masailak xamurrak daudenean, baztertu eta zati txikitan xehatu haragia moldetan sartzeko. Jarraian, zanpatu forma manten dezan eta hozkailuan sartu ordu batzuk. Bitartean, saltsa iragazi eta su txikian murriztu nahi den testura lortzeko.
Sagar konpota egiteko, gurina lapiko batean urtu, sagar zurituak eta zati txikitan moztuak gehitu. Segidan, ardo zuria eta azukrea gehitu, eta su txikian egosten utzi.
Sagarrak bigunak daudenean eta likidoa murriztu denean, txino batean sartu eta irabiatu, krema oso fina lortu ahal izateko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa