Errezetak
NOLA EGIN
Orea
Lehenik, arrautzak irabiatu katilu batean. Irina gehitu eta nahasi. Esnea, olioa eta gatza bota. Zartagin batean, gurin pixka batekin masa bi aldetatik sukaldatu, opil finak lortu arte.
Saltsa
Perretxikoak garbitu eta boletusak zatitu. Tipula zuritu, txikitu eta erdi egosi zartagin batean, oliba olio zorrotada batekin. Perretxikoak eta boletusak zatituta zartaginera bota eta su eztitu minutu batzuk. Hegazti saldarekin estali, murrizten utzi, eta esne-gaina gehitu. Batidoran dena txikitu.
Betegarria
Tipula eta baratxuria zuritu eta zati txikitan txikitu. Zartagin batean, olio pixka batekin, doratu. Perretxikoak eta boletusak zatituta gehitu. Kalabazinak zuritu, dadotxoetan zatitu eta zartaginera bota, dena ondo nahasi eta utzi suan denbora batez.
Azkenik, krepak bete, bildu eta saltsa gainetik bota. Nahi izanez gero, aurretik txikitutako perrexila pixka bat gehitu, platera edertzeko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa