Itxi

Errezetak

Errezetak

Miniaturak

Uso pintxoa
Uso pintxoa
Osagaiak
  • - 20 uso
  • - Tipula
  • - Azenarioa, 2 ale
  • - Baratxuria, 4 buru
  • - Ardo ondua, botila bat
  • - Olioa, 5 koilarakada
  • - Ardo-ozpina, 4-5 koilarakada
  • Egilea: Le Basque taberna, Etxalar
Prestaketa

NOLA EGIN

Lapikoan 10 uso sartu sare batean bilduta, bularra berantz dutela. Usoen gainetik, tipula botako dugu, ondo xehatua, bost hatzeko altuera egin arte. Horrekin batera, azenario zatituak, baratxuria, olioa eta ardo-ozpina.

Behin osagai guztiak lapiko barruan ditugula, dena su oso eztian berotuko dugu, 4 orduz edo 4 ordu eta erdiz. Labanarekin ziztadak emango dizkiegu bularrei, puntuan daudela ziurtatzeko. Eginda daudenean, baratxuria aleak kenduko ditugu.

Saltsa gehiegi murriztu dela ikusten badugu, pixkanaka ura gehituko diogu. Halaber, saltsa lodiegi geratzen bada, puregailutik iragazi.