Itxi

Errezetak

Errezetak

Miniaturak

Zaku beltzak
Zaku beltzak
Osagaiak
  • - Brick pasta
  • - Odolkia
  • - Tipula
  • - Porrua
  • - Piperrak
  • - Hirugiharra
  • - Baratxuria
  • - Azukrea
  • - Gatza
  • Egilea: Gaztañaga taberna, Leitza
Prestaketa

NOLA EGIN

Alde batetik, kazola batean odolkia, porrua eta tipula egosten jarriko ditugu. Bestetik, berriz, zartagn batean piperrak eta baratxuria egingo ditugu.

Piperrak erdi eginak daudenean azukre pixka bat botako diegu, karamelizatu dadin. Odolkia eginda dagoenean, ostera, plater batera aterako dugu, azala kentzeko eta zanpatzeko. Ondoren, odolkia eta piperrak nahasiko ditugu masa moduko bat lortu arte.

Brick pastak egin berri dugun nahasketarekin beteko ditugu, zaku forma emango diogu eta hirugiharra erabiliko dugu zakutxoa lotzeko.

Azkenik, labean sartu 180º tan. Belzten denean, atera eta jateko prest dago.