Itxi

Errezetak

Errezetak

Miniaturak

Sushia
Sushia
Osagaiak
  • Arroza
  • Ahuakatea
  • Atuna
  • Piper gorria
  • Azenarioa
  • Pepinoa
  • Izokina
  • Ozpina
  • Azukrea
  • Gatza
  • Egilea: Jakoba taberna, Zarautz
Prestaketa

NOLA EGIN

Lehendabizi arroza prestatu behar da: hiru aldiz garbituko dugu almidoia kentzeko, egosten jarriko dugu eta irakiten hastean, tapatu eta sua minimora jaitsi behar da. Egosten denean, 15 minutuz alde batera utzi eta trapu batekin estaliko dugu.

Egurrezko katilu batean jarri dena, ozpina, azukrea eta gatzarekin nahasteko.

Ondoren, arroza ahuakatea, atuna, piper gorria, azenarioa, pepinoa eta izokinarekin nahastu eta kiribildu.

Neurri egokian moztu eta zerbitzatu.