Itxi

Errezetak

Errezetak

Miniaturak

Goya hanburgesa
Goya hanburgesa
Osagaiak
  • Goya hanburgesa
  • Piper gorri erreak
  • Ardi gazta
  • Tipula karamelizatua
  • Letxuga morea
  • Egilea: Ezkiña taberna, Arrasate
Prestaketa

NOLA EGIN

Goya hanburgesa plantxan egiteko, suak nahiko fuerte egon behar du, kontuan izan behar dugu txuleta-haragia dela, eta denbora asko egon ez gero, ez dela ondo geldituko. Beraz, alde bakoitzetik minutu pare bat ipiniko dugu plantxan.

 

AURKEZPENA

Ogi azpian, letxuga morea ipini, gero hanburgesa, ardi gazta gainean, piper gorri erreak (aldez aurretik berotuak), eta tipula karamelizatua. Apaintzeko, barazki frijituak erabiliko ditugu, patata frijitu formadunak.