Miniaturak
NOLA EGIN
Odolostea erraietatik atera barrubetea lortzeko.
Piper gorriaren haragia txikitu, oliba olioarekin emultsionatu eta gatzozpindu.
Gazta krema hartu eta soberan geratu den olioarekin eta tipula kurruskariarekin gatzozpindu.
Gatza eta piperbeltza bota eta dena batu.
NOLA AURKEZTU
Odolostearen haragia molde borobil batean jarriko dugu. Ondoren gazta krema erantsiko diogu eta honen gainetik beste odoloste haragi geruza bat jarriko dugu. Labean sartuko dugu zazpi munutuz 180ºtara.
Plateraren ipurdia piper gorriaren saltsarekin beteko dugu, moldean dagoena bertan hustuz. Sagar-xerra eta kanonigo bat jarriko ditugu honen gainean.
ZEIN EDARIREKIN HARTU
Plater hau Rezabal txakolinarekin jango dugu. Izotz lehorra botako diogu txakolinari. Honen bidez ardoaren pindarra eta freskotasun puntua indartuko ditugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa