Miniaturak
NOLA EGIN
Patata eta tipulatxa erregosi. Xukatu eta galeper arrautzekin batu. Gatza eta piperbeltza erantsi.
Aurreko nahasketa hiru katilutan banatuko dugu. Lehenengoari txorizo txikitua erantsiko diogu eta bigarrenari, urdaiazpiko ondua. Hirugarren katiluan tipulatxa geratuko da. Nahasketak moldeetan hustu eta labean sartuko ditugu 6 minutuz, 180º C-tara. Molde hauek plateraren aurkezpenean erabiliko dugunaren neurrikoak izan behar dira.
NOLA AURKEZTU
Kasu honetan arrautzen kutxa erabiliko dugu. Tortila bakoitza arrautza kutxa batean sartu eta gainean txorizoa, urdaiazpikoa edo tipulatxa jarriko diegu, bakoitzari dagokiona.
ZEIN EDARIREKIN HARTU
Eguerdiko gin-tonicarekin jateko platera da.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa