Gizonezko palista onenak lehian jartzen dituen telebista saioa | Pala Joko Sopela Pro EITB Media
kirolak
Maldonado eta Gordon, irribarreari eutsi ezinda, Sopela Pro'24ko txapelak jantzita
OLATZ FORURIA | EITB MEDIA
Aurrelari argentinarrak eta Sopelako atzelariak, astelehenean, Pala Joko Sopela Pro'24 txapelketa irabazi zuten, finalean Esteban Gaubeka eta Ibai Perez lau jokotan menderatuta; biharamunean, txapeldunekin izan da EITB.
kirolak
EITB MEDIA
Lehenengo jokoan ez dela ondo hasi aitortu du sopeloztarrak, baina Roman Maldonadok egindako jokaldiei esker, apurka-apurka partiduan sartzen joan da eta, bigarrenetik aurrera, ernatu eta gogor eta gustura ekin dio jokoari.
telebista
EITB MEDIA
Esteban Gaubekak eta Ibai Perezek Dan Necol eta Asier del Rioren aurka jokatutako partidaren eta finalerako sailkapenaren balorazioa egin dute. Galtzen hasi badira ere, partidari buelta ematea lortu dute eta lau jokotan irabazi dute.
Pilota
EITB MEDIA
Dan Necol eta Asier del Rio lehenengo bi jokoak galtzen hasi dira, baina suspertu egin dira, eta, bosgarren jokoan, puntua eskuratu dute; horrenbestez, datorren astelehenean, hilaren 23an, zehaztuko da zein bi bikote arituko diren finalean, denek baitute aukera sailkatzea erdiesteko.
Erlazionatutako edukiak:
telebista
EITB MEDIA
Lehenengo bi jokoak galdu ostean, hirugarrena eurena egin eta laugarrenarekin berdindu egin du partida Asier del Riok eta Dan Necolek osatutako bikoteak. Bosgarrena, kostata izan bada ere, eurena egin dute, eta partidua irabazi diete Maldonadori eta Gordoni.
Pilota
EITB MEDIA
Argentinako aurrelariak eta Sopelako atzelariak bost jokotan hartu dituzte mendean aurkariak (5-10, 10-6, 9-10, 10-4 eta 5-3). Liga fasearen hasieran, emozio handiko partida ikusi ahal izan dugu; lau palistek egin dute ikuskizun polita.
kirolak
Maldonado eta Gordon: ''Irabaztea beti izaten da garrantzitsua; gainera, txapelketa hau laburra da''
EITB MEDIA
Roman Maldonadok eta Iker Gordonek lehenengo puntua eskuratu dute Pala Joko Sopela Pro'24 txapelketako liga faseko aurreneko jardunaldian; bost jokotan, Gaubeka eta Ibai Perez hartu dituzte mendean.
Pilota
EITB MEDIA
Argentinarrak eta bizkaitarrak osatutako bikoteak emaitzarik eskasena lortu du txapelketako kanporaketa jardunaldian lehiatu diren lau bikoteen artean.
Erlazionatutako edukiak:
Ibai Perez: ''Asko aguantatu dut atzeko aldean''
EITB MEDIA
Ibai Perezek eta Esteban Gaubekak aurrera egin dute Sopela Pro'24 pala txapelketan, Necol eta Del Rio bost jokotan mendean hartuta: 10-6, 10-7, 5-10, 8-10 eta 5-3.
Pablo Fusto eta Iñaki Urrutia: ''Partida txarra egin dugu, huts askorekin''
EITB MEDIA
Fusto eta Urrutia Sopela Pro'24 Pala txapelketatik kanpo geratu dira, kanporaketa fasea jokatu duten lau bikoteen artean emaitza eskasena lortuta. 3 eta 0 galdu dute jardunaldiko bigarren partidan, Maldonado-Gordon bikotearen aurka.
Pilota
EITB MEDIA
Honako hauek dira lau bikoteak: Maldonado-Gordon, Necol-Del Rio, Gaubeka-Ibai Perez eta Fusto-Urrutia. Txapelketa irailaren 2an hasiko da, kanporaketa faseari ekinda, hilaren 9an, 16an eta 23an liga fasea izango da, eta final handia hilaren 30erako dago aurreikusita. Partida guztiak, EITBn ikusgai.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa