Oholtzan
22:00etan
Arrasateko pandero jaialdia, gaur gauean "Oholtzan" saioan
EITB Media
Galiziako eta Euskadiko panderoen fusioa eskainiko du jaialdiak, Maider Osak aurkeztuta.
-
Arrasateko pandero jaialdia.
Larunbat honetako "Oholtzan" saioak Arrasateko pandero jaialdia eskainiko du. Ekainean Amaia antzokian eskainitako ikuskizunak Galizia eta Euskadiko panderoen fusioa jaso zuen oholtza gainean, eta Maider Osak aurkeztuta, bost talde aritu ziren: Imanol, Motriku eta Leturia; Galiziako Faltriqueira taldea; Kimua dantza kolektiboa; Martineau bikotea; eta Laja II eta Lutxurdio.
"Oholtzan" saioa 22:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.