Oholtzan
22:00etan
Urmuga 2021 jaialdiaren lehen atala, gaur gauean, "Oholtzan" saioan
EITB Media
Et Incarnatus orkestrarekin batera, Dupla eta Nogen taldeak, Olatz Salvador, Niko Etxart, Maddi Oihenart eta Maider Zabalegi arituko dira Abadiñon eta Diman grabatutako emanaldietan.
Urmuga jaialdiaren bigarren denboraldiko lehen atala izango dugu ikusgai gaur gauean "Oholtzan" saioan. Abadiñon eta Diman grabatutako emanaldia aurkeztuko digu Ilaski Serranok 22:00etatik aurrera.
Mendia eta musika uztartuz, natura eta gizakia musikaren bidez elkar batzea du helburu nagusi Urmuga egitasmoak. 2021eko edizioaren lehenengo ataleko protagonistak izango dira: Niko Etxart, Olatz Salvador, Maddi Oihenart, Maider Zabalegi, Jurgi Ekiza, Juantxo Arakama, Xabier Berasaluze Leturia eta Dupla eta Nogen taldeak. Aurreko denboraldian bezala, Et Incarnatus orkestra izango dute lagun, Migel Zeberioren gidaritzapean.
"Oholtzan" saioa 22:00etan izango dugu ikusgai, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en.