Itxi

Oholtzan

Oholtzan

Oholtzan

22:00etan

Tio Teronen Semeak taldearen 'Festamentua' ikuskizuna, gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EITB Media

Donostiako Trinitate plazatik, umore, dantza eta doinu ezagunez jositako lan original bezain berritzaileaz gozatuko dugu.

0:30
Tio Teronen Semeak

Tio Teronen Semeak taldea izango da protagonista larunbateko honetako "Oholtzan" saioan. Festamentua, umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea, eskainiko dute Donostiako Trinitate plazatik. 

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio gure lagun koadrila xelebreari; hileta batean, hain zuzen ere. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan. Trinitate plazan bildutako herritarrek bezala, gozatu ederra hartuko dute emanaldia telebistaz jarraituko duten ikus-entzuleek dantzari ganberro hauen eskutik. 

Ondoren, musika, dantza, kirola eta sagardoa uztartzen dituen Izan bagara, Txotx! emanaldia berreskuratuko du "Oholtzan" saioak. Korrontzi taldearekin batera, Amasa-Villabonako Oinkari eta Usurbilgo Orbeldi dantza taldeak eta Oraa ahizpak ikusiko ditugu Saizar sagardotegian grabatutako jaialdian. 

Hori guztia, "Oholtzan" saioan, gaur, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.