Naufragoak
4. atalaren laburpena
Unai da "Naufragoak" saioaren asteko kanporatua Joseba anaiarekin batera erabakia hartu ondoren
EITB Media
Sashel eta Andrea izan dira itsu-itsuan probaren irabazleak, eta Nava eta Xabi, aldiz, galtzaileak. Dena den, galernan, Elorrioko gatibuak aske utzi dituzte lehiakideek, eta Unai eta Joseba jarri dituzte arriskuan.
-
Unai, "Naufragoak" saioko kanporatua, anaiarekin. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Unai izan da "Naufragoak" saioaren laugarren ataleko kaleratua. Sopelako anaiek adierazi dute programak beraien artean lehiatzera behartu izan balitu saioa batera utziko zutela. Dena den, azkenean ez da horrelakorik gertatu, eta anaia gazteena joan da etxera. Josebaren ametsa zen horrelako abentura batean parte hartzea eta Unaik, euren arteko liskarrak albo batera utzita, jarraitzea ahalbidetu dio.
Itsu-itsuan borrokan aritu ondoren, espageti platera besteak baino arinago amaituta, Sashelek eta Andreak osatzen duten bikoteak lortu du saria. Gainerako partehartzaileek, Ainhoak eta Xubanek batik bat, ez dute gogo handiz jaso albistea. Azpeitiar bikotea norgehiagokan lehena zihoan, eta arabarrek aurrea hartu die, azken unean irabaziz abentura guztirako izango dituzten koltxoiak. Nava eta Xabier izan dira itsu-itsuan probako galtzaileak. Kolonbiarra enbor baten azpian trabatuta geratu da, eta ezin izan dute proba bukatu. Gatibu geratu badira ere, abenturako lehenengo galernan, taldeak salbu utzi ditu. Indartsuenak gainetik kendu nahian, anaiei kendu dizkiete kabila gehien, eta biak galdu dira Karibeko uretan barrena.
Itsasoko korronteek Joseba eta Unai Cayo Muertora eraman ditu bueltan eta Sopelakoek, erabaki gogor baten ostean, Joseba geratzea erabaki dute. 4 egun bakarrik zeramatzan Zuriñek, eta sekulako ezustekoa jaso du Joseba bere irlan ikustean. Baina, zer gertatuko da orain? Bikote berria osatuko dute ala bien arteko lehia bat ikusteko aukera izango dugu?
Gainerako naufragoek Tururun jarraitzen dute, eta batzuek medikuaren beharrizana dute. Ilargik, aurreko gauetan bezala, ezinegona sentitzen du, eta ez dago umore onez. Navak, aldiz, aurrera jarraitu nahi duen arren, gero eta belarriko min handiagoa du, eta zalantzak ditu hurrengo abordatzerako.
Zer gertatuko da naufragoekin? Beraien artean sortu diren tirabirek bizikidetza kolokan jarriko al dute?
Ez galdu "Naufragoak" ETB1eko realitya, asteartero 22:30etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, atal guztiak ikus ditzakezu EITB Nahieranen, EITB Nahieran appean eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.
"Naufragoak" sareetan:
Twitter: @naufragoak_eitb
TikTok: @naufragoak_eitb
Instagram: @naufragoak_eitb