Naufragoak
3. atalaren laburpena
Inge eta Mikel, abordatzearen irabazleak; Landerrek bere helburua lortu du: Tururutik etxera alde egitea
EITB Media
Lehen egunetik etxera joateko asmoa zuen donostiarrak, eta azkenean esandakoa bete eta saioa utzi du. Bigarren abordatzeko irabazleak Inge eta Mikel izan dira, eta gaua belaontzi batean igaro dute janari eta guzti. Joseba eta Unai gatibuak dira.
-
Inge, Mikel eta Lander naufragoak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
"Naufragoak"en hirugarren atalean lehenengo egunetik espero zena gertatu da: Landerrek abentura utzi du. Donostiarrak ezin izan dio Tururuko egoera gogorrari aurre egin, eta etxerako bidea hartu du. Abordaia egiteko aukera izan du, baina, Naroak eta Jabatak bikotea izatea erabaki ostean, Ilargi bakarrik uztea erabaki du. Biak kexaka aritu dira hasieratik, baina Ilargik proban parte hartzea erabaki du eta Landerri ez zaio Arantzazukoaren erabakia guztiz ondo iruditu; "berak ere joan nahi zuen eta bakarrik utzi nau". Beharbada "Ilargik, burua hobeto" daukala ere onartu du donostiarrak.
Abordaian, Josebak ez ditu Unai anaiaren gomendioak entzun eta, uretatik ateratzerakoan, kanpaia heldu eta egitura apurtu du; ondorioz, lehenengo bikote gatibua da. Josebaren akatsa eta ondorioz Mikelek kanpaikada bat sorbaldan jaso ondoren, garaileak Mikel eta Inge izan dira. Algortakoek gaua itsasoan galdutako belaontzi eder batean igaro dute. Bikoteak bakarrik egoteko denbora izan du eta, are garrantzitsuagoa dena, jateko eta dutxa eder bat hartzeko aukera.
Taldeak Tururun jarraitzen du, eta Josebarekin eta Unairekin zer gertatuko den buruan bueltaka daukaten bitartean, ahora eramateko zerbaiten bila dabiltza naufragoak.
Iglesias anaia gatibuak beste kanpamendu batean daude bakarrik, eta euren etorkizuna zein izango den galdezka dabiltza. Gauza bakarra daukate argi: ez dute nahi beraien artean lehiatu, ez dute egingo.
Bitartean, Cayo Muerton, Zuriñek bakarrik jarraitzen du, eta egunak gero eta gogorragoak egiten ari zaizkio. Hala ere, donostiarrak ez du amore eman nahi eta Andoni eta familia faltan bota arren, indarrez dago abenturan jarraitzeko.
Zer gertatuko da gatibuekin? Eta Zuriñerekin? Zenbat denbora egon ahal izango du bakarrik? Ilargi bikote gabe jarraitzeko gai izango al da?
Ez ezazu "Naufragoak" ETB1eko realitya, asteartero, 22:30etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, atal guztiak ikus daitezke EITB Nahieranen, EITB Nahieran appean eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.
"Naufragoak" sareetan:
Twitter: @naufragoak_eitb
TikTok: @naufragoak_eitb
Instagram: @naufragoak_eitb