Itxi

Naufragoak

Naufragoak

Naufragoak

22:30ean

Inoiz ikusi ez dena gertatuko da "Naufragoak" saioaren bigarren atalean gaur gauean

EITB Media

Lur Errekondok eta Iñigo Vicensek aurkeztutako abenturak sorpresa handia emango die aurreko ataleko abordatzearen irabazleei. Gainera, Ilargi, lehiakide berria, Karibera iritsiko da.

1:24
Ilargi itsasoan koltxonetarekin

"Naufragoak" Kariben girotuta dagoen abentura berriaren bigarren atalean, inoiz ikusi ez den zerbait gertatuko da, eta protagonistak aurreko ataleko abordatzearen garaileak izango dira: More eta Garrido gasteiztarrak.

Abordatzearen galtzaileak ere nortzuk diren jakingo dugu. Zer gertatuko da beraiekin? Zer ondorio dakar proban azkena gelditzeak? Bikote batzuk beste batzuk baino kezkatuago daude. Naroa eta Jabata bakarrik etorri ziren, batera jokatzea beste aukerarik ez dute izan, eta arazoak izan zituzten sokekin. Andoni eta Zuriñe bikote donostiarra ere ez zen oso fin aritu uretan eta Unaik, Sopelako anaia gazteenak, bere gorabeherak izan zituen Lurrekin. Tranpa egiteagatik kanporatuak izango al dira saskibaloi jokalariak?

Bitartean, Tururu uhartean Lander daukagu, helburu bakarrarekin: irla uztea. Donostiarrak bere nahiak lortuko ditu, ala fobia eta beldur guztiak gainditu eta palmondo bakarra duen uharteari beste aukera bat emango al dio?

Irla aldaketa bat ere ikusiko dugu. Cayo Muertotik Cayo Tururura mugituko dira naufragoak, baina guztiak helduko dira, ala norbait bidetik geldituko da? Gainera, Ilargi, lehiakide berria, Karibera iritsiko da.

Bestalde, ikus-entzuleek momentuan momentuko informazio eta material esklusiboak jasoko dituzte "Naufragoak Bitakora" tartean, Iñigo Vicens eta Izaro Bereziartuaren eskutik, astelehen, astearte eta asteazkenetan, 17:40an eta 21:20an.

Halaber, Izaro Bereziartua arduratuko da "Naufragoak" saioko eduki bereziak sare sozialetan zabaltzeaz: eitb.eus, Twitter, Instagram eta TikTok plataformak.

Ez ezazu galdu "Naufragoak", asteartero 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.