Lander
Lander Castrense, 27 urteko donostiar gaztea, arropa denda batean eta diskoteka batean egiten du lan. Jolas parke handi horietako batera joatea da bere afiziorik handiena.
Jenio txarra du, eta urduri badago, garrasi egiten du. Pentsa, La intensa edo La Chilloncé deitzen diote. Beti du arrazoia. Irla batera objektu pertsonal bat eramatekotan, argi du: ileko lehorgailua. Ez zaio kirola egitea gustatzen, eta telebista aurrean ez du inoiz kamiseta kendu, "txitxiak" ez erakusteko. Berarentzat ondo jatea pizzak, hanburgesak eta tankera horretako jakiak jatea da.
Bakarka aurkeztu da "Naufragoak" saiora eta bikote perfektua osatzeko pertsona lasai bat behar du, justu bere kontrakoa.
Lander
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa