Itxi

Mihiluze

Mihiluze

Mihiluze

Lehiaketa

ETB1eko inoizko zakurik handiena banatuko du "Mihiluze"k gaur: 110.200 euro!

EITB MEDIA

Gregorio eta Santi, Peru eta Nahia eta Xabier eta Irati bikoteak lehiatuko dira. Tentsio handia eta zalantza ugari izango dituzte azken proban. 21:15ean izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.

0:23
110.200 euro, ETB1ek inoiz eman duen zakurik handiena eramango dute

Astelehen honetan, ekainak 3, 110.200 euroko saria banatuko du EITBko "Mihiluze" saioak, programaren eta ETB1en historiako inoizko zakurik handiena. Ilaski Serranok eta Antton Telleriak aurkeztutako lehiaketa emozioz beteta dator, 21:15etik aurrera, ETB1en, eitb.eus-en eta EITB Nahieran-en. Izan ere, azken programetan zakua irabaztetik oso gertu ibili ondoren, astelehen honetan lortuko dute denboraldi osoan zehar hainbat lehiakidek desiratu duten sari handia.

Honako bikote hauek lehiatuko dira: Gregorio eta Santi Hernandez Belauntzako anaiak; Peru Aginaga zarauztarra eta Nahia Mitxelena oiartzuarra; eta Xabier Mujika eta Irati Mendizabal, Donostia eta Ordiziakoak.

Tentsioa eta zalantza ugari izango ditu bikote irabazleak azken proban. Ez alferrik, hainbat saiotan hamaikakoa eta urrezko galdera asmatuta zakua irabazteko zorian egon dira hainbat lehiakide; baina oraingoan, aspaldiko partez, hiru bikoteetako batek lortuko du azken proba bere osotasunean zuzen erantzutea eta 110.200 euroko zakua eskuratzea. Gainera, behin saria irabazita, eitb.eus/mihiluze saioren atarian eta sareetan (@mihiluzeETB) egongo dira ikusgai bikote irabazlearen erreakzioak.