Merlí
21:00etan
Haserreak eta jeloskortasuna protagonista, gaur gauean, 'Merlí' atalean
EITB
Merli jeloskor egongo da Silvanak duen arrakastaren aurrean.
Igande honetako 'Merlí' telesaileko atalean haserreak, ardurak eta gaizkiulertuak izango dira protagonista. Hasteko Merlí oso jeloskor egongo da Silvana historiako irakasle berriak duen arrakastaren aurrean. Bestalde, Marc bere anaiaz arduratuta dago eta Taniak ez du ulertzen Polek berarekin duen jarrera. Amaitzeko, Joanek eztabaida handia izango du bere gurasoekin.
'Merlí' gaur izango da ikusgai, 21:00etan, eitb.eus-en eta ETB1en.